Gure erronka,

ekoizle txikien dibertsifikazioa eta lehiakortasuna bultzatu eta berritzeko grina piztea

Esneki Zentroak gazta eta esneki produktu berrien garapena, aholkularitza tekniko aurreratua eta formazio espezializatua bezalako hainbat zerbitzu jartzen ditu zure eskura.

Esneki sektoreko ekoizleentzako erreferentziazko zentroa da, zerbitzu aurreratua, pertsonalizatua eta eraginkorra jasotzeko bermea izango dute eta sektoreko beste eragileekin etengabeko elkarlana izango du oinarri.

Esneki sektorean lanean dabiltzan eta sektoreko erreferente diren entitateen arteko koordinazioa eta kolaborazioak Esneki Zentro honen oinarria dira. Zerbitzu eraginkor bat eskaintzeko, dibertsifikatzeko, balio kate osoko zerbitzuak ahalbidetzeko eta produktu berriak garatzeko, diseinu eta ekoizpenetik hasi eta merkaturatu arte.

Kalitatezko lehengaiak

Profesionaltasuna

Instalazioak

Esperientzia

Merkatu zabala daukagu konkistatzeko eta elkarlanean proiektu ikaragarriak ateratzen dira.  Saiatuko gara?

Malen Sarasua
Leartiker Esneki Zentroko zuzendaria

Gure kolaboratzaileak

Zuek gabe Esneki Zentro hau ez zen errealitate bat izango.
Eskerrik asko!

Hitzarmenak

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sareko (ZTBS) eragileak
eta BRTA-Basque Research Alliance-eko kideak gara

Leartiker

Hasteko prest?