DIBULGAZIOA

Ezagutzak transferitzen.

Atal honetan Leartiker Esneki Zentroan garatutako proiektuen emaitzak aurkituko dituzu. Gure ikerketa lanetan egin ditugun txostenetan emaitzak, grafikak eta ondorioak kontsultatzeko aukera izango dituzu, besteak beste.

Elamina

Elaborazioan eta heltzean proteolisi-maila handiak jasaten dituzten gaztetan dauden amina biogenoak ezabatzeko estrategien balorazioa

Emaitzen txostena

Elikadura-jatorriko amina biogenoek (histamina eta tiramina) ondorio kaltegarriak dituzte herritarren osasunean. Arrainak, itsaskiak eta deribatuak (maila txikiagoan gaztak bezalako hartzitutako elikagaiak) bezalako elikagaiak dira konposatu horien jatorri nagusia.

Arraina kontsumorako gomendatutako elikagai freskoa denez, proiektu honen helburua elikagai prozesatu eta hartzituetan konposatu horren murrizketa lortzea da.

ESNEA2

A2 behi esnearen ekoizpenerako trantsiziorako aukerak eta mugak

 

Emaitzen txostena

A2 esnekiak ekoizteko eta eraldatzeko aukerei eta mugei buruzko ezagutza berriak eskuratzea eta behi-esne sektoreari hedatzea izan da ESNEA2 proiektuaren helburua. Bi ekintza tekniko nagusi burutu dira ikerketa-lan honetan: A1etik A2rako trantsizioaren ebaluazioa animalien ekoizpenean eta A2 esnearekin egindako esnekien koagulazio-propietateen balorazioa eta optimizazioa.

Gure Gaztak

Eusko Labeldun esnearekin egindako gazta tradizionalak

DASTATZEKO GIDA

Emaitzen txostena

Eusko Label esnearekin egindako zazpi gazten ezaugarriak eta beste elikagaiekiko konbinazio posibleak ezagutu ahalko dituzu gida honetan: kanpoko zein barruko itxura, testura eta usaimen- eta dastamen-sentsazioak, besteak beste.