Prestakuntza espezializatua 2022

GAZTA ONDUEN

AKATS NAGUSIAK

URRIAK 14
Ikasleek pasta prentsatuzko gazta onduen akats nagusiak ezagutu eta horiek saihesten ikasiko dute.

 

EGUTEGIA
INFORMAZIOA
Mons Formation

GAZTEN AFINAZIOA

DATA BERRIA: Urriak 17-19.
Gazten afinazioaren oinarrizko printzipioak ikasiko dituzte ikasleek. Egunero, gazten analisi sentsorialeko saio bat egingo da, eta azken egunean gaztandegi batera bisita egingo da afinatze lana bertatik bertara ikusteko.

EGUTEGIA
INFORMAZIOA
EMAN IZENA

Data zehazteke dauden ikastaroak:

Formazio hauen datak oraindik zehaztu gabe daude, baina ikastaro hauetako bat egiteko interesa dutenek kaixo@esnekizentroa.eus helbidera idatziz jar daitezke gurekin harremanetan eta ikastaro hauei buruzko berrikuntza guztien berri emango diegu.
David Asher

DAVID ASHER

GAZTAREN ELABORAZIO NATURALA BASERRIAN

*Hizkuntza: ingelera & euskara.
Hartzigarri naturala hedatzen denetik koagulazioa eta afinaziora arte, ikastaro praktiko honek baserrietako gaztaren elaborazio naturalaren ia alderdi guztiak ukitzen ditu. Metodo tradizional sinpleekin ere, esne gordin segurua, eraginkorra eta gozoa duten gazten fabrikazioa egitea posible dela ikasiko dute ikasleek.

EGUTEGIA
INFORMAZIOA
Mons Formation

“MONS ESPERIENTZIA”

GAZTEN AFINAZIOAN ETA SALMENTAN

MONS FROMAGER AFFINEUR (Saint Haon le Châtel, Francia) enpresaren instalazioetara bisita. Monsek gaztak afinatzeko eta merkaturatzeko duen lanerako modua bertatik bertara ikusteko eta bizitzeko.

EGUTEGIA
INFORMAZIOA

2022an egin diren beste ikastaro batzuk:

GAZTA URDINEN

ELABORAZIOA

URRIAK 4-5
Gazta urdin mota desberdinak egiteko prozesuetan gaztagintzaren teknologiari buruzko ezagutzak ulertu eta aplikatzen ikasiko dute ikasleek.

 

EGUTEGIA
INFORMAZIOA

KOAGULAZIO LAKTIKOKO

GAZTEN ELABORAZIOA

IRAILAK 19-20
Koagulazio laktikoko gaztak egiteko prozesuetan gaztagintzaren teknologiari buruzko ezagutzak ulertu eta aplikatzen ikasiko dute ikasleek.

 

EGUTEGIA
INFORMAZIOA
Mons Fromager-Affineur

LEARTIKER ETA MONS FORMATION

Leartiker Esneki Zentroak lan-hitzarmen bat sinatu zuen Mons Formation zentroarekin, Frantziako Mons Fromager-Affineur enpresaren ikastetxea, 2020. urtean.

Mons Fromager-Affineur mundu mailako erreferentea da gazten afinazioan. Hori dela eta, Mons anaiek, beraien ezagutzak transferitzeko asmoz, Mons Formation sortu zuten: gaztaren inguruko formakuntza eskaintzen duen gaztaren industriako zentro praktiko bakarra.

Akordio horri esker, Leartiker Esneki Zentroa Mons Formationen delegazio bihurtu da estatu-mailan, gaztagile profesionalei formakuntza programak eskaintzeko helburuarekin, beraien lanbide-trebetasunak sakontzen laguntzeko eta gazta artisauen sektorearen garapena sustatzeko.

Izan ere, Leartiker Esneki Zentroaren helburuetako bat da esneki eta esne sektoreko profesionalei formakuntza espezializatua eskaintzea. Horrela, Mons Formationekin lankidetzan, formakuntza ekintzak eskaintzen ditugu, nazio-mailako esneki sektoreko profesionalei zuzenduta.