NUTFOOD ESNEKI ETA HARAGI OSASUNGARRIAGOAK KONTSUMITZAILEARENTZAT

 

NUTFOOD osasunerako ondorio onuragarriak dituzten esnekiak eta haragiak ikertu eta garatzea helburu duen proiektua da. Ekimen honen gakoa animalien elikaduran datza, tokiko ekoizpeneko hazi oleaginosoen olioen eta opilen bidez egiten baita.

Leartiker Elikagaien Teknologiak ELKARTEK programaren baitan koka tzen den proiektu honetan, NEIKER, METABOLOMIPS (EHUUPV) eta BIOARABA bezalako zentroekin batera ari da elkarlanean.

Aurreratu dugun bezala, animalien elikaduran datza proiektu honen oinarria; horregatik, ardiak eta txerriak hainbat motatako haziak dituzten pentsuekin elikatu dira. Emaitza gisa, lortu diren ardiesnea eta txerri-haragia aztertu dira nutrizio-osaera hobetua duen lehengai batek zer elikadura-mota ematen duen ebaluatzeko, eta, ondorioz, kontsumitzaileen osasunean onurak eragin ditzakeen aztertzeko.

2022ko ekainaren 30ean amaituko den proiektu honek aurrera darrai, eta Leartikerrek esnekiak eta haragi-eratorrien elaborazioan aritu da lanean, hala nola jogurtak, gazta onduak, hanburgesak eta txorizo onduak egiten. Lehengaia freskoan txertatzen duten deribatuak dira, eta, gainera, gazta eta hestebete onduen kasuan ondu-heltze prozesu bat ere jasan dute.  Batzuetan, kontsumitzaileak animalia-jatorriko elikagaiak baztertzen ditu, osasungarriak ez diren gantz aseekin erlazionatzen dituztela.

Proiektu honen bidez haragiaren eta esnearen gantz-azidoen profila nola hobetu aztertu nahi da, zehazki, animalien elikaduran arreta jarriz. Horrela, nutrizio-propietate osasungarriagoak dituzten esneki- eta haragi-deribatuak lortu nahi dira, bere osasunagatik kezkatzen den kontsumitzaile horrek, elikagai hauek erosketasaskian sar ditzan.