ELUR MALUTA (Bizkaigane), Euskal Herriko gaztarik onena izendatu dute ESNEKI 2026 azokan

ESNEKI 2026
Gazten, esnekien eta sektorearen etorkizunaren inguruan hausnartzeko topagunea

Asteburu berezia izan da Tolosan. Ekoizleak, profesionalak, ikasleak eta kontsumitzaileak elkartu dira beste behin ESNEKI Euskal Herriko Gazta eta Esnekien Azokan, euskal esnekigintzaren aniztasuna eta kalitatea ospatzeko.

Trianguloa plaza gazta eta esnekiz bete da asteburuan, 26 postuko azokarekin. Bertan, bisitariek Euskal Herriko hainbat txokotatik etorritako ekoizleen produktuak ezagutu, dastatu eta erosteko aukera izan dute. Aldi berean, Beotibar pilotalekuan giro berezia sortu da Gazta eta Esnekien Txapelketaren inguruan, non 35 gaztandegitako 91 produktu aurkeztu diren.

Aurten, txapeldunen txapelduna Bizkaiko Errigoitiko Bizkaigane gaztandegiaren ELUR MALUTA pasta biguna izan da, Euskal Herriko gaztarik onenaren saria eskuratuz. Albiste honen amaieran aurkituko duzue kategoria bakoitzeko irabazleen zerrenda. Zorionak guzti-guztie!

ESNEKI askoz gehiago ere bada. Ezagutza partekatzeko eta sektorea gertutik ezagutzeko aukera da. Aurten ere, Leartiker Esneki Zentroa-k Beotibar pilotalekuan Euskal Herriko Gazta Mahaia dastaketa gidatua antolatu du, parte-hartzaileek euskal gazten ñabardurak, tipologiak eta berezitasunak ezagutzeko aukera izan dezaten.

   

Ostiralean, sektoreko profesionalentzako jardunaldi teknikoa ere antolatu genuen, jasangarritasunari, artisau-gazten balioari eta etorkizuneko erronkei buruz hausnartzeko. Topaketa hauek ezinbestekoak dira ezagutza partekatzeko eta sektorearen etorkizuna elkarrekin eraikitzeko.

Gaztak, esnekiak, prestakuntza, dibulgazioa eta sektorearen etorkizuna. Horiek guztiak izan dira ESNEKI 2026ren osagai nagusiak, eta beste behin erakutsi dute euskal esnekigintzak baduela zer kontatu eta zer dastatu.

              

V. ESNEKI Txapelketa: Irabazleak

ESNEKI Sari Nagusia. Euskal Herriko Gazta Onena

Gazta freskoak

  1. Askibil Ahuntz Gazta – Txuria
  2. Soloitza – Gazta Freskoa
  3. Lusuri – Lusuri

Pasta bigunak

  1. Bizkaigane – Elur Maluta
  2. Oihan Txiki – Orexa Otzara
  3. Oihan Txiki – Orexa Gorria

Gazta urdinak

  1. Soloitza – Eskutxi
  2. Las Tres Sierras – Templario
  3. Kortariko Borda – Erreka

Ardi-gazta onduak

  1. Aizpea – Aizpea
  2. Ricardo Remiro – Remiro Gazta
  3. Gomiztegi – Arantzazu

Behi-gazta onduak

  1. Pirineki – Apitxi Gasna
  2. Urraki Esnekiak
  3. Kortariko Borda – Lixardia

Ahuntz-gazta onduak

  1. Egotza – Egotza
  2. Otxokain – Otxokain
  3. Granja El Moro – Queso cocido

Jogurtak

  1. Sabekoetxea – Behieko Jogurta
  2. Pirineki – Etxeko Jogurta
  3. Mahala – Jogurt Naturala

Behi-esne pasteurizatua

  1. Pirineki – Etxeko Esnea
  2. Iztueta – Iztueta Esnea
  3. Bordaxar – Bordaxar Esnea