Formazio espezializatua 2026
AURREKO URTEETAN ESKAINITAKO IKASTAROAK
MONS EXPERIENCE
Antolatzailea: Esneki Zentroa – Leartiker
Irakaslea: Laurent Mons eta Malen Sarasua
Iraupena: 3 egun / 8 ordu egunean / 24 ordu
Lekua: Mons Fromager Affineur, Saint-Haon-le-Châtel (Francia)
Kontaktua: msarasua@leartiker.com
ℹ️ Ikastaroan interesatuta bazaude, eman zure izena eta informatuta mantenduko zaitugu.
PASTA BIGUNEN ETA GAZTA LAKTIKOEN ELABORAZIOA
Antolatzailea: Esneki Zentroa – Leartiker
Irakaslea: Malen Sarasua
Iraupena: 15 ordu
Lekua: Esneki Zentroa – Leartiker (Markina-Xemein)
Kontaktua: msarasua@leartiker.com
ℹ️ Ikastaroan interesatuta bazaude, eman zure izena eta informatuta mantenduko zaitugu.
LEARTIKER ETA MONS FORMATION
Leartiker Esneki Zentroak lan-hitzarmen bat sinatu zuen Mons Formation zentroarekin, Frantziako Mons Fromager-Affineur enpresaren ikastetxea, 2020. urtean.
Mons Fromager-Affineur mundu mailako erreferentea da gazten afinazioan. Hori dela eta, Mons anaiek, beraien ezagutzak transferitzeko asmoz, Mons Formation sortu zuten: gaztaren inguruko formakuntza eskaintzen duen gaztaren industriako zentro praktiko bakarra.
Akordio horri esker, Leartiker Esneki Zentroa Mons Formationen delegazio bihurtu da estatu-mailan, gaztagile profesionalei formakuntza programak eskaintzeko helburuarekin, beraien lanbide-trebetasunak sakontzen laguntzeko eta gazta artisauen sektorearen garapena sustatzeko.
Izan ere, Leartiker Esneki Zentroaren helburuetako bat da esneki eta esne sektoreko profesionalei formakuntza espezializatua eskaintzea. Horrela, Mons Formationekin lankidetzan, formakuntza ekintzak eskaintzen ditugu, nazio-mailako esneki sektoreko profesionalei zuzenduta.


































































