Euskal Herriko gazta tradizionalak ezagutu eta dastatzeko tailer irekia antolatu du Esneki Zentroak Gasteizen

Hona hemen Euskal Herriko gazta tradizionalak ezagutzeko modu berria: dastaketa-tailer baten bidez, Eusko Label esnearekin egindako gazten gida aurkeztuko du Leartiker Esneki Zentroak Gasteizen, azaroaren 17an (ostirala). Gazta dastatzaile profesionalak zein gaztazaleak parte hartzera gonbidatu nahi dira. Esperientzia aberasgarri honetan gaztak dastatzeaz gain, gazta mahai bat nola osatu ikasteko aukera izango da. Parte hartzea doakoa izango da eta irekita dago izen-ematea, esnekizentroa.eus webgunean.

‘Gure Gaztak dastatzeko gida’-ren aurkezpenerako baliatuko den egun osoko ekitaldia izango da. Goizean, gazta dastatzaile profesionalek aukera izango dute Euskal Herrian tradizionalki ekoizten diren 7 gazta motak ezagutzeko, Malen Sarasua Leartiker Esneki Zentroaren zuzendariaren eskutik eta gida’ berria eskutan dutela.

Arratsaldean berriz, gaztazaleentzako aukera izango da. Gazta mahaia osatzen ikasteko informazioa jasoko dute: mahaia nola atondu, plateretara jakiak nola ekarri, gaztaz gozatzeko giro egokia nola sortu, finean. Ondoren, produktuok dastatuko dira. Lan horien berri emateko tailerra Laura Tamayo diseinu eta gastronomian adituak gidatuko du.

Gasteizko Gastro Gunen egingo dira jarduera guztiok. Zaleentzako txandak bi izango dira: 18:00etatik 19:00etara, gaztelaniaz, eta 19:30etik 20:30era, euskaraz. Parte hartzea doakoa da, eta orrialde honen amaieran topatu daitekeen formularioan izena ematea ezinbestekoa da.

‘Gure Gaztak dastatzeko gida’, erreferentzia modura

Leartiker Esneki Zentroak ‘Gure Gaztak dastatzeko gida’ osatzearen xedea tradizio handi horren gizarteratzea da, gastronomiaz orokorrean, eta gaztaz bereziki, gozatzen duten lagunei helaraztea dastaketarako behar duten informazio guztia.

Denera zazpi gazta motaren berri ematen du gidak, eta bere berezitasun eta ezaugarriak aztertuko dira: Fraisoro, Otzara, Saroi, Latxa Urdina, Txuria, Auntzai Leuna eta Auntzai Ondua. Euskal Herrian tradizionalki ekoiztuak izan diren erreferentziazko gazta errezetak kontuan izanik definitu dira eusko labeldun esne zertifikatuaz ekoiztu daitezkeen zazpi gazta hauek.

Gazta baten nortasuna faktore natural desberdinen araberakoa da: animaliek, euren elikadurak, paisaiak edota klimak baldintzatzen dute. Ezaugarri horiek aletzen ditu gidak, eta horiek izango dituzte, baita ere mintzagai dastaketa-saioetan: dituzten estilo, ehundura eta zapore bereizgarriak.

Eman izena azpiko formulario honetan,
aukeratutako txandan:

Tailer honetarako izen-emateak agortu dira. Sentitzen dugu. 

Lo sentimos, se han agotado las plazas para este taller. 

Egin klik azpikaldeko botoian ‘Gure Gaztak dastatzeko gida’ liburuxka digitala deskargatu nahi baduzu.

EGIN KLIK HEMEN GIDA DESKARGATZEKO

Egitasmo hau Eusko Jaurlaritzako Berriker 2022 programak diruz lagundutako EGOT proiektuaren baitan kokatzen da.