Bagatoz 2022rako formazio eskaintza proposamen berriarekin!
Leartiker Esneki Zentroak eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinen bitartez esneki sektorea indartzea du helburu, eta formazio espezializatua da zerbitzu horretako bat. Urteetan zehar esnekien sektorean egindako lanari esker lortutako esperientzia eta ezagutzak ekoizleei transferitzeko formazio saio ezberdinak antolatzen ditu Zentroak urtero.
2022rako formazio eskaintza zabala egituratu du Esneki Zentroak. Iaz MONS eta DAVID ASHERekin elkarlena eman genituen ikastaroak oso erantzun ona izan zuten eta aurten berriz eskainiko dira. Bestalde, pasta prentsatuzko gazta onduen akats nagusiak lantzeko, koagulazio laktikoko gaztak eta gazta urdinak ekoizteko ikastaroak ere eskainiko ditugu.
- Uztailak 4 eta 6, MONS Gazten Afinazioa (data zehazteko dago)
- Uztailak 19 eta 20, MONS ESPERIENTZIA (data zehazteko dago)
- Irailaren 19 eta 20an, Koagulazio Laktikoko Gaztak
- Urriaren 4 eta 5ean, Gazta Urdinak
- Urriak 14ean, Gazta onduen akats nagusiak
- Azaroaren 14tik 18ra, Gaztaren elaborazio naturala baserrian (David Asher)
Ikastaroei buruzko informazio zabala, webguneko formazio espezializatua atalean aurkitu daiteke www.esnekizentroa.eus/formazio-espezializatua/.
Leartiker eta MonS Formation
2022. urtean Leartikerrek eta Mons Formation zentroak egin zuten lan-hitzarmenari esker, Frantziako Mons Fromager-Affineur enpresaren Mons Formationen estatu mailako delegazio bihurtu da Esneki Zentroa. Gaztagile profesionalei formakuntza programak eskainiz, ekoizleen lanbide-trebetasunak eta gazta artisauen sektorearen garapena areagotzea du helburu.