DIBULGAZIOA

Ezagutzak transferitzen.

Atal honetan Leartiker Esneki Zentroan garatutako proiektuen emaitzak aurkituko dituzu. Gure ikerketa lanetan sortu ditugun txostenak, ikusentzunezko baliabideak, gidak… eta bestelako euskarriak kontsultatzeko aukera izango duzu.

Elamina

Emaitzen txostena

Elikadura-jatorriko amina biogenoek (histamina eta tiramina) ondorio kaltegarriak dituzte herritarren osasunean eta 2011n EFSAk (European Food Safety Authority) I+G ahaleginak elikagai guztietan amina biogenoen presentzia murriztera bideratu behar zirela adierazi zuen. Horren harira, Esneki Zentroak egiaztatu zuen EAEn merkaturatutako gazten bidez kontsumitzaileek konposatu horien ekarpen handia jaso dezaketela eta ELAMINA proiektua abiarazi zuen Eusko Jaurlaritzaren BERRIKER 2022 ikerketarako laguntzari esker. Egitasmo honen helburua, amina biogenorik gabeko gazta seguruak sortzea izan da, kalitate organoleptikoa mantenduz.

Horretarako, alde batetik, bakteriologiak gazta helduetan amina biogenoen presentzian duen eraginari buruzko ikerketa burutu zen, eta bestetik, histaminarik edota tiraminarik gabeko kalitatezko gaztak sorrarazten dituzten berariazko hartzigarriak identifikatu ziren.

ESNEA2

Emaitzen txostena

A2 esnekiak ekoizteko eta eraldatzeko aukerei eta mugei buruzko ezagutza berriak eskuratzea eta behi-esne sektoreari hedatzea izan da ESNEA2 proiektuaren helburua. Bi ekintza tekniko nagusi burutu dira ikerketa-lan honetan: A1etik A2rako trantsizioaren ebaluazioa animalien ekoizpenean eta A2 esnearekin egindako esnekien koagulazio-propietateen balorazioa eta optimizazioa.

EGOT

Gazta tradizionalak dastatzeko gida

GURE GAZTAK Eusko Labeldun esnearekin egindako gazta tradizionalak dastatzeko gida duzu hau. Zazpi gazten ezaugarriak eta beste elikagaiekiko konbinazio posibleak ezagutu ahalko dituzu gida honetan: kanpoko zein barruko itxura, testura eta usaimen- eta dastamen-sentsazioak, besteak beste.